image

Bizarrak frutategia Félix Carazok eta Ana Ibargurenek 1986ko irailean sortutako establezimendu familiarra da. Bikoteak eta haien semeak, Gaizka Carazok (bigarren belaunaldia), daramate negozioa.

Tratu hurbila, familiarra eta neurrirakoa ematen dute. Egunez egun, bezeroari behar duena ematen saiatzen dira. Herriko erreferente bat da, zerbitzu eta produktuen kalitate eta aniztasunagatik ez ezik, baita ekimenengatik ere. Haurrek fruta jaten ikasteko tailerrak nabarmentzen dira.

Produktuak:

  • Tokiko frutak eta barazkiak, fruta tropikalak eta inportazioko produktuak.
  • Kontserbak, janari izoztua, hestebeteak, sasoiko gozokiak (San Blas makarroiak, turroiak eta Gabonetako polboroiak).
  • Fruta moztuta edo broxetan, era guztietako ekitaldietarako.
  • Barazkiak txikituta eta hutsean ontziratuta (menestra, lekak edo zerbak), su-egurrean erretako piperrak edo zuritutako zainzuri zuriak, garbituta eta kozinatzeko prest.

Zerbitzuak:

  • Norbanakoei, jatetxeei eta enpresei.
  • Txartel edo bizum bidez ordain daiteke.
  • Erosketa etxera eramateko zerbitzua.
  • Dendan jasotzeko eskariak.

  • Ordutegia:
Mostrar todos los tiempos:
  • Astelehena:09:00 - 14:00 | 17:00 - 20:00
  • Asteartea:09:00 - 14:00 | 17:00 - 20:00
  • Asteazkena:09:00 - 14:00 | 17:00 - 20:00
  • Osteguna:09:00 - 14:00 | 17:00 - 20:00
  • Ostirala:09:00 - 14:00 | 17:00 - 20:00
  • Larunbata:09:00 - 14:00
  • Igandea:Cerrado