2014ko abenduan, Leioako Merkatarien Elkarteak eta Leioako Udalak ‘Leioa Bidean’ jarri zuten martxan. Erosketa etxera eramateko zerbitzua da eta bertako merkatarien udalerriko auzo guztietara zabaltzea du xede.
Proiektuak 200 eskari baino gehiago kudeatzen ditu hilero. Eskaera handiena duen sektoreetako bat elikadura da; haren atzetik daude farmazia, tindategia eta dekorazioa.
Zerbitzu honekin, helburu hauek bete nahi dira:
Deitu telefonoz Leioako Merkatarien Elkartera (656 70 85 01) edo Behargintza Leioara (94 400 41 95), eta proiektuari atxikitzeko baldintzak azalduko dizkizugu. Nahiago baduzu, emaila bidal diezagukezu info@comerciosunidosdeleioa.com edo merkatarien@leioa.eus (Behargintza) helbidera.
Saltoki bazkideek 1 euro ordaindu behar dute zerbitzua, eta bazkide ez direnek 1,5 euro.