image

Zerbitzuak

Leioako Merkatarien Elkartea

Ezagutu bazkideen abantailak!

Bazkidetzen bazara, abantaila hauek izango dituzu:

Sustapena eta ikusgaitasuna.

Gure webean eta/edo sare sozialetan zure negozioari ikusgaitasuna emateaz gainera, Behargintza Leioarekin kolaborazioan udalerriko merkatarien- ostalaritza-, eta zerbitzu-eskaintza bultzatzen dugu.

Ekitaldi eta ekintza komertzialak.

Merkatarien sustatzeko ekitaldiak eta jarduerak antolatzen ditugu, saltokiko salmentak bultzatu eta udalerria kontsumoaren erreferente bihurtzeko.

Bazkideen eskubideak ordezten eta babesten ditugu.

Aliantza berriak sortzeko eta interes orokorrak babesteko kontaktu-sarea dugu. Negozioko arazoak konpontzeko lege-arauez informatu eta zalantzak argituko dizkizugu.

Hitzarmenak eta lankidetza

Erakundeekin hitzarmenak ditugu (Leioako Txartela) deskontu eta eskaintza bereziak lortzeko (Leioa Bidean bazkide izateagatik gutxiago ordaintzen duzu). Bazkideen arteko harremana eta lankidetza sustatzen ditugu.

Informazioa eta formazioa.

Bazkideei interesa dakiekeen udalerriko jarduerez informatzen diegu, eta profesionaltasun eta lehiakortasun handiagoak izateko prestakuntza-jarduerez ere bai.

Araudiak edo zalantzak.

Negozioko arazoak konpontzeko lege-arauez informatu eta zalantzak argituko dizkizugu. Zuri laguntzeko eta aholkatzeko gaude.

Izen-emateko inprimakia.

ELKARREKIN, BAKARKA LORTZEKO ZAILAK DIREN HELBURUAK BETE DITZAKEGU. EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

Leioako Merkatarien Elkarteko kide egin nahi baduzu, datu hauek ahalbidetu behar dizkiguzu:

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.

15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu inprimaki honetan bildutako datuak fitxategi automatizatu batean gordeko ditugula, LEIOAKO MERKATARIEN ELKARTEAREN ardurapean, eta sartze-, zuzentze- ezeztatze- eta aurkaratze-eskubideak gauzatu ahal izango dituzula idatzia bidalita gure helbidera, 48940 Leioako Aldapabarrena Kaleko 22. zenbakira (BIZKAIA). Kontrakorik adierazi ezean, iritziko zaio zuk emandako datuak ez direla aldatu, edozein aldaketaren berri emango diguzula eta aipatutako helburuetarako erabiltzeko baimena ematen diguzula. Datuak bidaltzean klausula onartutzat joko da.